Taldeka egindako dantzez gain, musika emanaldiak ere egon ziren eta baita genero indarkeriaren kontrako antzezpen bat ere. Urtero bezala, irakasleek ere hartu zuen parte saioan eta txaloak bai, bai txisturen bat edo beste ere jaso zuten. Arizmenditik eskerrak eman nahi dizkiete ekitaldira bertaratu ziren guztiei.