Elkarhezitzen gobernuz kanpoko elkarteen taldeak emandako datuen arabera, munduan 124 milioi neska mutiko ez doaz eskolara. Hain zuzen ere, horixe da Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainaren helburua: pertsona guztiek doako eta kalitatezko hezkuntza eskuratzeko jasotzeko duten estatu guztiek bermatzea.
Arrasateko Insititutuko eta Gaztelupeko DBHko lehengo mailako ikasleez gain, Txatxilipurdiko, Auzokoko eta Emakume Musulmanen taldeko kideek ere hartu dute parte flashmob-an.
Irakurri duten manifestuan, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote 2030eko Hezkuntzako Agendako konpromiso guztiak betetzea, hezkuntza politika publikoen helburu nagusietakoa izatea eta garapenerako Laguntza Ofizialen gutxienez %8 oinarrizko hezkuntzan inbertitzea. Joan den astean Eskoriatzan egin zuten flashmob-a helburu berarekin, eta Oñatin ere egingo dute laster.