Solasaldia Goienako kazetari Txomin Madinak aurkeztu eta gidatuko du. Jakina denez, bi solaskideek euskara ikasteko erabakia hartu zuten bere garaian eta horretan jarraitzen dute, gogotsu eta eredugarri. Hala, euskaraz ikastera zerk eraman zituen, prozesua nola bizi duten, euskara ikasteak euren bizitzara zer ekarri duen eta abar kontatuko digute bertatik bertara.