Maiatzaren 5ean, Juantxo Skalari taldearen ska eta big band soinuak entzun ahal izango dira.
Maiatzaren 12an Eraso! talde zarauztarrak kontzertua eskainiko du, euren metal-rock doinuekin.
Maiatzaren 19an, Shake! taldearen txanda izango da. Bartzelonako taldeak soul energikoa lantzen du bere diskoetan.
Maiatzaren 26an Bad Co. Project Alemaniako taldeak eskainiko du emanaldia. Punk doinuak jorratzen dituzte alemaniarrek.