Meza Angelo Amaro kardenalak eraman zuen. Euskal Herriko gotzainak ere bertan izan ziren, eskualdeko hainbat apaizekin batera.
Gerturatu zirenen artean Jose Maria Ormaetxea, kooperatiben mugimenduaren fundatzaileetako bat, izan zen, Arizmendiarrietaren 18 seniderekin batera. Mondragon Taldeko kideak ere bertan izan ziren, tartean Javier Sotil presidentea, eta Laboral Kutxako eta Eroskiko Txomin Garcia eta Agustin Markaide presidenteak ere hurbildu ziren. Jesus Maitzegi, Anton Etxebarria, Migel Angel Laspiur, Jose Ignacio Garate eta Jesus Goienetxe ere izan ziren mezan. Gipuzkoako Diputaziotik Eider Mendoza Batzar Orokorretako presidentea izan zen, eta Donostiko eta Arrasateko Miren Azkarate eta Anuska Ezkurra zinegotziak ere.