'Beneragarri' izendatu izanaren eskertza-meza egin da Artzai Onareen katedralean

Jon Berezibar 2016ko api. 27a, 11:56

Domekan egin zuten Donostiako Artzai Onaren katedralean Eliza Katolikoak Jose Maria Arizmendiarrieta Beneragarri izendatu izana eskertzeko elizkizuna. Euskal abezpikuak, ibarreko apaizak, korporazioako buruak eta ordezkari politikoak izan ziren elizkizunean, omenduaren senideekin batera.

Zeremonian lehen aldiz irakurri zen Vaticanotik kanpo Jorge Mario Bergoglio aita santuak onartutako dekretua. Elizkizunera joandakoen artean zeuden Jose Maria Ormaetxea, mugimendu kooperatibistaren aitzindarietako bat eta korporazioko buruzagietako batzuk: Javier Sotil presidentea, Txomin Gartzia (Laboral Kutxa), Agustin Markaide (Eroski), Jesus Maiztegi, Anton Etxebarria, Miguel Angel Lazpiur, Jose Ignacio Garate eta Jesus Goienetxe, besteak beste. Erakundeetako ordezkaritzari dagokionez, Arrasateko Udaletik Anuska Ezkurra izan zen ekitaldian; eta Eider Mendoza, Batzar Nagusietako presidentea eta egun Donostiako Udaleko zinegotzi den Miren Azkarate sailburu ohia. 

Meza Angelo Amato kardinalak zuzendu zuen eta Arizmendiarreta apaiz "langile, umil eta xume" bezala goretsi zuen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak