Bertso Punk margoak ekimenak ikusmina sortu du Kulturaten

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko apirilaren 27a

Liburuaren Eguneko egitarauaren barruan, eta Rockomikiak erakusketari amaiera emateko, hainbat saio berezi prestatu dituzte. Horien artean, Bertso Punk Margoak ekimena. Bertsoak, musika eta margoak uztartu dituzte Kulturaten ikusmina sortu duen ekintzan.

Bi bertsolari aritu ziren 80ko hamarkadari hainbat keinu egiten bertso bidez, tartean Garikoitz Lopez de Muniain eta Marixe Ruiz de Austri arrasatearrak. Bitartean, artista ugarik margoak sortu zituzten arkuetan kokaturiko ohial batzuetan, eta musikak ere tartea zuen. Igor Sala akordeoiarekin eta Urtzi Belastegi Pepin eta Oier Beitia Magu ahotsen laguntzarekin doinu ezagunekin letra berriak sortu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak