Hala, besteak beste,, Sociedad Cultural Juan Carlos Guerra elkartearen gainean dihardu, baina batez ere, Gerra historialariaren beraren gainean. Eta hura deskribatzeko honako pasartea dakar, besteak beste, Debagoieneko historiagileak:
Donostiarra naiz, Santa Mariko pontean batayatuba… bañan emen, Irutxulueta eder zoragarri ontan jayo banintzan ere, izatez basatiar jayo nintzan, eta gazterik biurtu nintzan basora, nire gurasoen jatorri zarrera, eta an bizi naiz berrogei urte aubetan, Udalaitzeko aize garbiyak arnasa zabalagaz arturik eta bere indarragaz ango izketa nire aboan darabildala… Euskera gordiña, bertako arkaitzak bezin gogorra eta latza.