Aurreko bi saioetan abdominalak nola landu behar diren jorratu zuten eta Orekaren Bila aritu ziren. Apirilaren 27an martxan jarriko den hirugarren honetan ere, Beñat Barberena gimnasioko aholkulariak kiroldegiko abonatuei bideratuta emango dituen 30 minutuko formazio saioak emango dira. Saio hauetan banda elastikoekin arituko dira lanean eta bertan sorbaldako arazoak ekiditeko ariketak egiteaz gain, gorputz osoa lantzeko indar ariketak egingo dira, eta guztiak ere goma soil baten laguntzarekin. Apirilaren 27an –16:30ean eta 19:30ean– maiatzaren 2an –16:30ean eta 18:30ean– eta maiatzaren 5ean –09:00etan eta 11:00etan– izango dira saioak; doakoak izango dira, kiroldegiko abonatuendako.