'Maiatzak 1'

Ubane Madera 2016ko apirilaren 26a

Maiatzaren 1 taldea.

Arrasateko zenbait lagunek maiatzaren lehenean ospatzen dute "euren Udalaitz egun partikularra", eta horren adierazle da 1949an jaiotakoen blogak dakarren Pako Azpiazuren argazkia. 1980an sortu zen Arrasateko Maiatzaren 1a taldea; Udalatxen bertan plaka bat dute horren erakusle, 25. urteurrenean jarri zutena, bertso eta guzti (barruan).

Hala dio Luis Xabier Arrieta taldekideak egindako bertsoak, plakan idatzita dagoenak:

Duela 25 urte taldean igotea izan zen gure ardura.
Hala ezagutu genuen zure gailur eta antzinako hagina.
Ordutik ezkero orixe bihurtu dugu urteroko ohitura,
Hasierako ustez ezina, izerdiaz ekinez, orain egina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak