Txatxilipurdik hezitzaile zerrenda "luzea" eratu gura du aurten ere. Apirilaren 29a baino lehen eman beharko dute izena udalekuetan lan egin nahi dutenek.
Bete beharreko baldintzak:
-18 urte edo gehiago izatea
-Euskara jakitea
-Txatxilipurdik antolatzen dituen formazio saiora etortzea
-Arrasatekoa edo bailarakoa izatea.
Aukeraketarako kontuan hartuko diren irizpideak:
-Begirale titulua izatea
-Ikasketak
-Esperientzia
-Lanerako prestutasuna
Hurrengo datuak eta orria beteta, helbide elektroniko hauetara bidali behar dira edo Nafarroa etorbideko 23. zenbakian duten egoitzara eraman.
- Curriculuma
- Argazki bat
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Begirale edo zuzendari tituluen kopiak
- Izen-emate orria beteta
Zalantzarik izanez gero, 943 79 54 46 telefono zenbakira dei daiteke (Maialen edo Arantza).