MU-Ointxek irabazi du gaurko derbi gipuzkoarra

Xabi Gorostidi 2016ko api. 23a, 23:42

MU-Ointxek 67-47 hartu du mendean Donostiako Easo Loquillo taldea. Markagailuan alde nabaria egon arren, partidua nahiko parekatuta heldu da azken laurdenerarte. Bertan talde sarraigileak bere mailarik onena eman du eta gozatzen amaitu dute norgehiagoka.

 

Iturripen Mu-Ointxe eta Easo Loquillo aritu dira nor baino nor gaur arratsaldean. Talde donostiarra bosgarren postuan dago sailkapenean, etxeko taldeak baino bost garaipen gehiagorekin.

Lehia oso parekatuta joan da lehen bi laurdenetan zehar. Eraso eta defentsa lanetan fin aritu bi taldeak, eta bietako inor ez da jokoaren jabe garbia izan. Hala ere, atsedenaldira 27-21 abantailarekin iritsi da etxeko taldea.

Talde donostiarra indartsu kaleratu da atsedenaldi ostean eta 27ra berdintzea lortu du. Kanpotarren momenturik onenak ziren baina MUk azkar erreakzionatu du eta zortzi puntuko aldearekin amaitu dute hirugarren laurdena.

Azken laurdenean erabat apurtu du partidua etxeko taldeak. Maila aparta erakutsi dute Larreategiren mutilek, eta 22 puntu saskiratu dituzte. Jokalariak kantxa barruan gozatzen, eta harmailako ikusleak pozarren. Azkenean, 20 puntuko aldearekin gailendu dira arrasatearrak, 67-47. Etxekoen saskiratzailerik onena Beñat Barberena izan da 12 puntu eta 11 erreboterekin. 

Janari Bilketa Solidarioa

Iazko janari bilketaren arrakasta ikusita, gaurkoan berriz antolatu dute. Iturripera bertaratu direnek sarrera debalde eduki duke, janaria eramatearen truke. Ikusle gehienek egin dute bat egitasmoarekin eta pilatutako jaki guztiak Bergarako elikagaien bankura eramango dituzte. Keinu polita, beste behin, Arrasateko taldeak eduki duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak