Gipuzkoan 36 laguni egingo liekete harrera. Horretarako Donostian 24 plaza egokitzen dabiltza Udalak Gurutze Gorriari utzitako lau etxebizitzata. Bizkaian dagoeneko 24 lagun daude eta beste 26 plaza egokitzea gurako lukete. Araban hamalau plazetatik hamaika beteta dituztela jakinarazi dute, eta laster beste hamazortzi izatea espero dute.
Errefuxiatuak datozen bi astetan iritsiko direlakoan daude Gurutze Gorriko kideak; izan ere, adierazi dutenez, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak "presa" erakutsi du