Muzibar-Arbolapeta proiektua dela-eta, bilera bizilagunekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko apirilaren 21a

Muzibar eta Arbolapeta arteko kale zatia berrantolatzeko proiektuaren barruan, bizilagunekin bilera deitu du Udalak apirilaren 25erako, osoko bilkuren aretoan (18:30).

Proiektuaren egungo egoera zein den eta etorkizunerako asmoak zeintzuk diren azalduko diete bertaratzen direnei. Bestalde, bizilagunen iritziak eta ekarpenak ere jaso nahi ditu Udalak. Udal Gobernuak nahi duena da ahalik eta adostasun handiena lortzea hurrengo agintaldian proiektua gauzatzeko ez dadin oztoporik izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak