Industria-politika berri baten aldeko agerraldira dei egin du LABek, kale-bilkura batez

Leire Kortabarria 2016ko api. 21a, 15:04

LABek Arrasaten egin duen kale-bilkura.

LABeko Industriako ordezkariek bilkura egin dute Arrasaten, zapatuan, hilak 23, Bilbon egingo den kale-agerraldian parte hartzera dei egiteko. Kale-agerraldi hori CCOO, UGT, ELA eta LABek deitutakoa da eta leloa da Gure industriaren defentsan. Por una política industrial real.

LABeko ordezkariek Gaurko borroka, biharko enplegua leloarekin egin dute kale-bilkura. Kale-agerraldiaren bidez honakoa salatu nahi dute: “enpresa itxieren aurrean, ekimen politiko eta instituzional ezak erantzule” egiten dituela ekimen horiek. Jesusen Bihotzetik abiatuko da, 12:00etan.

Honako testu hau kaleratu du LABek:

“Hilabetez hilabete, inbertsio fondo eta multinazional handiak  Euskal Herrian enpresak ixten ikusten ditugu, beste herrialdetara produkzioa eramanez merkeago ekoizteko, euren helburu bakarra akziodunen mozkinak handitzea delako.  

"Gobernuek, bai Espainiakoak eta baita Jaurlaritzak ere, kapital handi hauei abantaila fiskalak zein bestelakoak ematen dizkiete horrela jarraitu dezaten, euren galdu irabaziak zerbait hobetuz, horrek enplegua sortu eta gure industria ehuna  sendotuko duen itxaropenarekin. Baina horretarako inolako neurririk exijitu gabe.

"Ez du ezertarako balio gerora negar egiteak itxiera bat dagoenean. Industria politika eraginkor batek egoerak aurreikusi behar ditu, eta horren arabera enpresen inbertsioa, berrikuntza, antolakuntza eta demokratizazioa, kualifikazioa, lan egonkorrak eta irabazien birbanaketa  bilatzeko estrategiak bultzatu behar dira. Interes kolektiboa inbertsore pribatuen interesen gainean egon behar da.

"Ez dago instituzioen partetik ekonomiaren nazioarteratze prozesu honetan euskal esparru sozioekonomikoa bultzatzeko estrategia argirik. Ez daude nazioarteratze estrategia garatzeko estrategia endogenorik, ez dago instituzioek bultzatu nahiko luketen eredu sozio-produktibo ezen industrial argirik. Ezta eredu berririk eraikitzeko bide edo ekarpenik. Azken finean, ez dago benetako industria politikarik.

"Egoera honetan antolakuntza eta borroka da langileei gelditzen zaiguna. Multinazionalei tresna guztiak ematen dizkien lan legediaren baitan, eta hauei aurre egiten ez dieten menpeko instituzioekin, langileoi gelditzen zaiguna borroka da. Gaurko borroka, biharko enplegua izango delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak