Euskal Preso eta iheslarien eskubideen errespetua aldarrikatzen duen Sare erakundeak dei berezia egin du hilaren 29rako, hau da, apirileko azken barikurako. Hartu Trena dinamikaren baitan, hainbat gazte arrasatear batuko dira egun horretako elkarretaratzera. "Arrasaten bagoiak osatuz gabiltza; lehenengo, mendizaleen bagoia osatu genuen eta, orain, gazteen bagoia osatu dugu" diote Saretik. Hala, hileroko azken barikuko elkarretaratzea, apirilean, gazte horiek deituko dute. 19:30ean Herriko plazan izango da. Gazteek argazki eta bideo berezia osatu dute elkarretaratzera dei eginez. Arrasateko Sarek ere ekimena babestu eta "herritar guztiok bertara hurbil gaitezen" dei egin du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.