Benito Menniren omenez hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko apirilaren 20a

Arrasateko Aita Menni ospitalea.

Arrasateko Aita Menni ospitalean, eta San Juan de Dios ospitalean ekitaldi bereziak antolatu dituzte apirilaren 29ra arte.

Gaur: SJD2 eta BM unitatekoak Gorla mendira irteera egin dute.

Egubakoitzean: Benito Menni Deunaren apainketa, ospitaleko ludotekan, Arrasaten: 11:00-13:00.

Zapatuan: Santa Ana Antzokian, Oñatin, 19.30ean, Juan Carlos Irizarren We Are Like You kontzertu solidarioa.

Domekan:

Aita Menni Ospitaleko Kapera, Arrasate: 11.45-12.30: Benito Menni Deunaren omenezko hirurrena.

Adinekoen Eguneko Zentroa, Arrasate: 10.45-12.00: Eukaristia. 12.00-12.45: Benito Menni Deunaren bizitzaren inguruko kontakizuna argazki-aurkezpen bidez. 15.30-16.30: Txokolate-jana musikarekin.

Adinekoen Eguneko Zentroa Bergara:  10.30-11.15: Benito Menni Deunaren bizitzaren inguruko kontakizuna argazki-aurkezpen bidez. 11.15-12.30: Janaurrekoa musikarekin.

Adinekoen Eguneko Zentroa, Eskoriatza: 11.15-12.00: Benito Menni Deunaren bizitzaren inguruko kontakizuna argazki-aurkezpen bidez. 12.00-13.15: Janaurrekoa musikarekin.

Azoka Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroa, Arrasate: 10.30-11.00: Benito Menni Deunaren bizitzaren inguruko aurkezpena. Ondoren gozogintza tailerrean ospitaleko logoarekin pastela osatuko da. Arratsaldean askaria musikarekin.

Erguin Errehabilitazio Psikosozialerako E.Zentroa, Arrasate: 10.00: Gosari berezia.  11.00: Zentroko erabiltzaile eta langileek egindako B.Menni Deunaren omenezko horma-irudiaren zintzilikatzea. 11.30: Biografia de Benito Menni eta Los olvidados de los olvidos dokumentalak.

Iturbide Egoitza, Arrasate: 14.00: Benito Menni Deunaren bizitzaren inguruko hitzaldia Egoitz Zabalaren eskutik. Ondoren mokadua.

Apirilaren 26an: Aita Menni Ospitalea, Arrasate: 11.00-12.00: Benito Menni Deunaren bizitzaren inguruko hitzaldia Mirada que compromete y transforma Egoitz Zabalaren eskutik. 11.45-12.30: Kaperan, Benito Menniren omenezko hirurrena. 16.00-17.30: Txupinazoa eta tibal festa (harreratik hasita ospitalean zehar ibilaldia egingo da).

Apirilaren 27an: Aita Menni Ospitalea, Arrasate: 11:00etan eukaristia elizan. Ondoren 25. urteurreneko erlojuen banatzea eta mokadua kafetegian. 15.00-18.00: Jai mexikarra eta askari berezia galerian.

Apirilaren 28an: San Juan de Dios Ospitalea:  11.00-13.00: Futbol partida, joanekoa: Arrasate-Santander, Aita Menni Ospitalearen eta  Santanderreko Padre Menni Zentroaren artean.

Apirilaren 29an: Eguneko Ospitalea, Arrasate: Apirilean zehar Benito Menni Deunaren mezu bat zabalduko duen horma-irudi sinbolikoa osatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak