'Santa Barbara baseliza, Arrasaten'

Ubane Madera 2016ko api. 20a, 08:46
Santa Barbara parkea, 1970ean.

Santa Barbara parkean XVII. mendean eraikitako baseliza berbagai hartu, eta XVIII. mendearen bukaerarainoko historiaren gaineko kontakizuna egin du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak. Besteak beste, gogora ekartzen du zela frantsesek, 1808-1813 bitartean Arrasaten egon zirenean, guztiz hondatu zuten baseliza, hura desagertzeraino.

"Baina hamarkadatan iraun zuen santarekiko debozioak eta horrela herritar batzuen ekimen bat gorpuztu zen baseliza berriro irekitzeko", segitzen du kontakizuna Debagoieneko historialariak, gogora ekarriz Monterrongo kondesa ahalegindu zela baseliza berreraikitzen, Juan Mari Resusta alkate zen garaian (1861ean).

Hirutan osokoan

Are gehiago, Arrasateko Udal Gobernuak hirutan landu zuen osoko bilkuran baimen hori eskatzea; hirugarren horri erantzunez, Gobernadore Zibilak adierazi zuen ez zegoela bere esku baimen hori ematerik. Istorioa zela bukatzen den jakiteko hurrengo kapitulura arte itxaron beharko dugu.

Edozein modutan, gaurko pasarteari dagokion kontakizun osoa irakurgai dago Hots Begi Danbolinak blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak