Antolatzaileek, MUn sortutako Ohana Kooperatibako kideek, diotenez, “ internazionalizazio prozesu konplexuan, balioek duten garrantziaz” ohartarazi nahi dituzte gazteak.
Ekitaldian, gaian adituak direnen bizitako esperientziak ezagutzeaz gain, ekipo multidisziplinarretan gaur egun enpresek duten erronkak hausnartzeko eta soluzioetan lan egiteko aukera egongo da.
Ekitaldiak 90 pertsona inguru bilduko ditu, profil eta adin askotakoak.
Diziplina askotako ikasleak, hainbat sektoreko enpresak eta Arizmendiarretaren Lagunen Elkarteko kideak izango dira han, besteak beste. Horrela, “inteligentzia kolektiboa sustatzen duen leku bat eratu” nahi da ekitaldian.
Apirilaren 29an izango da, 08:30etik 13:30era, Garaiako Living Lab-en.