Ibai-Artek kanpaina berri bat abiatu du maiatzaren 7ra arte. Muxuak eta besarkadak oparituko dituzte, prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez: "Datozen hiru asteetan erosketak Arrasate txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean muxuak eta besarkadak zozketatuko dira. Zer den? Sari banaketan emango dugu ezagutzera". Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an bertan egingo da, Seber Altube plazan (13:30).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.