Ainara Legardon musikari bilbotarrak ibilbide luze eta oparoa dauka. Espainian luzaroan ibilia da eta nazioartean ere hainbat bira egin izan ditu bakarka zein musikari gehiagorekin elkarlanean. Hainbat taldetan ibili izan bada ere, aspalditik bere proiektu propioa dauka eta honekin bost disko luze eta arrakastatsu kaleratu izan ditu (In the mirror-2003, Each day a lie-2005, Forgive me if I don´t come home to sleep tonight-2009, We once wished-2011 eta Every Minute-2014) bere diskoetxe propioan, nahiz eta azken biak Aloud-ekin batera argitaratu dituen.
Arrasaten, gutxitan bezala, taldearekin batera arituko da, punta-puntako musikariekin: Ruben Martinez (Tokyo Sex Destruction, Maika Makovski) baxuan eta Hector Bardisa (Flyingpigmatanza, Sheila) baterian.