Kontzertuz beteriko astebukaera antolatu du AGAKOk, 25. urteurreneko ospakizunen baitan. Apirilaren 22an, 22:30etan The Lookers eta Discipulos de Dionisos taldeek emanaldiak eskainiko dituzte. The Lookers Ziburuko hirukoteak power-pop, garage eta, post-punk emanaldi bikainak eskaintzen ditu. Iaz Never had control (Bloody Mary Records) lana kaleratu zuten eta zuzenekoak dira euren indarguneetako bat. Discipulos de Dionisos Donostiako Buenawista eskolako sasoiko bizirik dirauen bakarrenetarikoa da. Porno-punk etiketapean, balazta gabeko punk-rocka egiten dute.
Apirilaren 23an, zapatuan, Voltaia eta Anestesia taldeen txanda izango da (22:30etan). Zumaiako Voltaia taldeak stonerra DNAn txertatuta dauka, baita 70eko hamarkadako eskolatik, psikodelia eta metala ere. 'Medusa' izeneko bigarren diskoak asko dauka norberaren barrenak askatzetik. Anestesia Zarauzko talde beteranoak, thrasharen erregeak, hamarkadak beranduago sasoi onenean daude.