San Juan jaien aurretik urtero egiten den umeen danborradari begira lanean ari da SUDC elkartea. Jakinarazi dutenez, izena eman ahalko da apirilaren 25ean hasi eta plazak bukatu arte. Nafarroa etorbideko 23. zenbakian dagoen SUDCeko egoitzan eman beharko da izena, astelehenetik egubakoitzera, 16:30etik 18:00etara. Pertsona bakoitzak hiru ume apuntatu ahal izango ditu gehienez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.