Itsasne Otaduik Arrasate Irratiko zozketan eskuratu zituen kontzertura joateko sarrerak. Hona hemen Itsasnek bidalitako kronika:
"Arrasaten Ken Zazpik emandako kontzertua hasieratik bukaeraraino hunkigarria izan da, ahaztezina! Amaia antzokian izandako emanaldi honetan talde gernikarrak bizitzako, gizarteko, munduko hainbat gertakari jaso ditu; gizarteak pairatu dituen, pairatzen gabiltzan eta etorkizunean etorriko direnak islatuz. Beraz, ikuslegoa eta entzulea bere kantuen zati bilakatzen du lehenengoko momentutik.
Momentu hori harrapatzea nire ustez, oro har oso zaila da, baita letren bitartez sentimenduak azaltzea eta horixe kantatuz lortzea, heltzea. Ba Ken Zazpik, berriz ere, azkenengo emanaldi honetan 2 horiek bat egin ditu; kantuen letra dotoreak zein ahotsaren uztartze paregabea.
Talde gernikarrak ez du hori bakarrik lotu, talde honek bere kanta batzuk azken lan honekin gehitu ditu; ...malko haiei esker, orain Itsasoa gara, kantak zioen eran, disko berriak indar gehiago dauka eta Phoenicoperus, fenix hegaztia errautsetatik berpizteaz gain, malkoek gogortu egin dute taldea bera. Dudan daukat “Ken Zazpi” ala “Bider Zazpi” ikusi ote nuen zapatuan.
Zapatuko momentu bereziak abeslariak publikoa bere kantuaren parte izatea utzi zuenean, momentu hunkigarriak. Eta bestetik, aipatu azkenetariko kanta jotzen zenbiltzan bitartean Eñautek eszenatik irten eta entzuleengana jo zuela. Imintzio horrek segituan hainbat pertsona zutitzea eman zuen, pertsona ugarik kantua kantatzen zuten bitartean. Momentu bereziak.
Bihotz- bihotzez desio diot talde honi beste horrenbeste kontzertu eta, zorionak egindako lanagatik, eta fenix hegaztiaren gisan, indartsuago eta hilezkorra izan dadila. Eta milesker Arrasate Irratiari kontzertu hau entzuteko beta emateagatik!
Eskerrik asko benetan!"