Besaide Mendizale Elkarteak mendi irteera eta sagardotegia batu zituen zapatuan. Monterron parketik oinez irten ostean, Udala, Besaide, Tellamendi eta Aramaioko Etxaguen auzotik ibili ziren, mendi buelta Iturrieta sagardotegian amaitzeko. 40 pertsona elkartu ziren: "Giro ezin hobean ibili ginen. Balorazio oso positiboa egiten dugu eta parte-hartzaileak ere oso pozik geratu ziren. Datorren urtean errepikatu egingo dugu", diote antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.