Azken orduan hurbildu den hainbat jende errazio gabe gelditu da. Bertara gerturatutako batzuek nabarmendu dute jaiak ziruditela, horrelako jendetza ikusita. Iban Goñi komisiñoko kideak oso balorazio positiboa egin du.
Gainera, Arrasateko trikitixa eskolak gonbidatuta, Galiziako Xinzo de Limia herriko gaitero talde bat hurbildu da dastaketa gunera eta biek giroa alaitu dute haien musikarekin. Atzo Bergaran ere izan ziren galiziarrak, Debagoieneko Trikiti egunean.