Baserritarren azokaren giroan, jende ugari gerturatu da Seber Altube ingurura, eta lehiaketako parte hartzaileek prestatutakoa dastatzeko aukera ere izan dute bukaeran.
Denetara, herriko hamabi elkartetako kideek hartu dute parte gaurkoan. Amaieran, euretako bakoitzak bertako produktuez osatutako saski bat jaso du.