"Egia esango dut, liga irabaztea oso ondo dago, baina nik gurago dut inork minik hartzen ez badu, denek merezi dutelako igoera fasea fisikoki arazo barik jokatzea", dio Andoni Arando ordezkariak. Duela bi urte, esaterako, Jorgek belauna hautsi zuen fasearen aurretik: "Eta izugarri sufritu zuen. Halako faseak jokatu beharrekoak dira, oso bizipen ederra delako, baina egia da minik ez hartzeko modurik onena betiko intentsitatez jokatzea dela". Gainera, errebantxa gogoa ere badago: "Joanekoan dena irten zitzaigulako aldrebes".
Aloñakoek etxeko azkena
Izarraitz Aloña Mendiko zaleei aurten emandako babesa eskertu ahal izango diete jokalariek, etxeko azken partidua jokatuko dutelako zapatuan (18:00),Urdulizen kontra. Hirugarren amaituko dute liga, ikusgarri.