Elkarte gastronomikoen arteko okela gisatu lehiaketa baserritarren azokan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko api. 14a, 15:26
Babarrun lehiaketako epaimahaia, aurreko baserritarren azoka baten.

Hileko hirugarren zapatua dela-eta baserritarren azoka egingo da apirilaren 16an Seber Altube plazan (09:00-14:00). Ohiko postuez aparte, apirileko azokaren bereizgarri izango da elkarte gastronomikoen arteko haragi gisatu lehiaketa.

Otsailaren 19tik apirilaren 17ra bitartean luzatu diren Jardunaldi Gastronomikoen barruan kokatzen da lehiaketa. Udaleko Garapen Sailak SUDC elkartearen bidez antolatu du eta zapatuan 13 elkartek hartuko dute parte.

Lehiaketaren ostean, dastatzea

11:30ak aldera ekarriko dituzte haragi gisatuz betetako lapikoak eta orduan ekingo dio epaimahaiak onena zein den erabakitzeari. Ondoren, 12:00etatik aurrera, pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen diren herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak