Argazkiak: Kepa Ormaetxea
Antton Mendizabali azken agurra emateko ekitaldian "bihotza, utopia eta konpromisoa" hitzak erabili zituen Sortuko Joseba Permatxek. Ekitaldi hunkigarria izan zen atzo Arrasateko Aldai parkean bizitakoa: txalapartariak, aurreskua, bertsoak eta anekdotetarako tarteak izan ziren, besteak beste. Ezker abertzaleko hainbat aurpegi ezagun ikusi ahal izan ziren, tartean, Sortuko idazkari nagusi Arnaldo Otegi, EH Bilduko lehendakarigaia izan zen Laura Mintegi unibertsitate irakaslea.
Argazkiak: Kepa Ormaetxea
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.