Bizikletak konpontzeko ikastaroa, Emakume Txokoaren eskutik

Josu Bilbao 2016ko api. 14a, 09:24

Mantentze lanak egiteko oinarrizko tailerra maiatzaren 6an izango da. Apirilaren 27ra arte izena emateko aukera egongo da.

Tailer honetan bizikletaren oinarrizko mekanikaren ezagutza eta emakumeen autonomia lantzen dira. Gurpilaren atalak ezagutu eta zulatzeak konpontzea; balaztak aldatu eta egokitzea; katea ateratzean nahiz puskatzean konpontzea, eta bizikleta egoki mantentzeko oinarrizko ezagutza izatea, besteak beste. Bakoitzak bere bizikleta gertutik ezagutzeko, gomendatzen dugu bizikleta ekartzea, eta baita etxean dauzkazuen erremintak ere.

Ainara Artetxe Azkueta izango da irakaslea, eta matrikula 6-9 eurokoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak