Kalean jarriko du Gazte Bulegoak mahaia, bihar eta etzi

Jon Berezibar 2016ko api. 13a, 15:41

Domekako Gazteentzako Informazioaren Europako Egunarekin bat eginez, bihar egun osoan eta barikuan goizez, kalera aterako du zerbitzuak bulegoa. Udako kanpalekuez, programa eta ikastaroez ala prestatutako egitasmo bereziez galdetzeko aukera izango dute gazteek kalean bertan. 

Gazte Bulegoak orain baditu hainbat programa berezi. Horietako bat da Uda Txoko, atari bat udan aurki daitezkeen kanpaldi, auzolandegi, udaleku eta abarren informazioa jasotzen duena. Zineleku egitasmoa ere berezia da: Zarauzko aterpetxe baten 10 eguneko egonaldia ikus-entzunezkoen arloko formazio programa interdiziplinar batekin, 18 eta 25 urteko gazteentzako. 

Zozketa

Aste berezi honetan eta zerbitzua ezagutzera emateko, Gazte Txokoetara eta Gaztegunera joaten diren 12 eta 17 urteko gaztetxoen arten Ken Zazpik zapatuan Amaia antzokian egingo duen kontzerturako 4 sarrera zozketatuko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak