Eguzkilaru Eguna antolatzeko deia apirilaren 15erako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko apirilaren 13a

Txatxilipurdik Arrasateko umeekin eta familiekin antolatu nahi du Eguzkilaru Eguna. Horretarako hitzordua egin dute egubakoitzerako, hilak 15, Biteri plazan (18:30): "Guztiok zaudete gonbidatuta, etorri eta ekarri zuen ideiak eta ametsak!".

Eguzkilaru Eguna antolatzeko umeen laguntza behar du Eguzkilaruk, Txatxilipurdiren arabera: "Udaberria etorri da eta Eguzkilaru Eguna gerturatzen ari da. Aurreko astean Eguzkilaruren bisita jaso genuen Arrasateko kaleetan. Aurtengorako ideia gabe gelditu dela-eta, Arrasateko umeen laguntza eskatu du", adierazi dute. Horretarako, apirilaren 15ean Biteri plazan elkartuko dira, 18:30ean: "Guztiok zaudete gonbidatuta, etorri eta ekarri zuen ideiak eta ametsak! Elkarrekin egingo dugu 2016ko Eguzkilaru Eguna!". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak