Arrasateko Gazteentzako Informazio Bulegoa ezagutzera emateko egun berezia

Josu Bilbao 2016ko apirilaren 13a

Domekan, apirilaren 17an, Gazteentzako Informazioaren Europako Eguna ospatuko da, eta Europa osoan Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ezagutzera ematea izango da helburua.

Arrasateko Gazteentzako Informazio Bulegoan ere eguna baliatu gura dute euren zerbitzura gerturatzeko gonbita egin eta bertatik bertara egiten duten lana ezagutzera emateko. Hainbat gairen inguruko informazioa aurki daiteke bertan: lana, aisialdia, bekak eta diru-laguntzak, ikastaroak, zozketak, deskontu txartelak, ... eta zalantzak argitzeko beharrezkoa den informazio guztia.

Sarean:

www.gaztebulegoa.eus webgunea

www.gipuzkoangazte.eus Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen webgunea

www.gazteaukera.euskadi.net Euskadiko Gazteriaren ataria

Sare Sozialetan:

www.facebook.com/gztebulegoa

@gztebulegoa twitterren

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak