Komunikazio ez sexistaren gaia lantzen ari dira Emakume Txokoan aspaldian: aurretik izan dira, besteak beste, Komunikazio parekiderantz, eraldatu dezagun errealitatea gaurdanik bezalako hitzaldia gai honen inguruan, Arantza Santestebanen eskutik; Goienarekin batera Komunikazio parekiderantz, kazetarientzako estilo liburua landu du Emakumeen Txokoak, Arantza Santestebanen eskutik hau ere.
Komunikazioak eta komunikabideak indar handia dute gaur egun eta errealitatea erreproduzitzeko edo eraldatzeko duten garrantziaz ohartuta, parekidetasunaren bidean, komunikazioan ikuspegi feministatik lan egitearen garrantzia ikusita, komunikabide feministen inguruko mahai ingurua antolatu dute, gai honetan sakontzen jarraitzeko asmoarekin.