Arrasateko gaztetxean izango da Bi Bala egitasmoa. Laukotea Julen Goikoetxea (bateria), Xabier Etxeberria "Pitxu" (baxua), Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsa) eta Aitzol Barandiaranek (ahotsa) osatzen dute. 2015 urteko urrian ikusi zuen argia taldearen iraupen luzeko bigarren emaitzak, Tolosako Bonberenean grabatutako, Gure eroyak lanak, eta Japonian aurkeztu berritan Arrasatera datoz partekatzera.