Musakolako jai batzordeak 80 kilo olagarro gertu ditu domekarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko apirilaren 11

Iaz saltzen jarri eta gutxira agortu zen olagarroa.

Iazko arrakasta ikusita, Musakolako jai batzordeak olagarro dastatzea antolatuko du aurten ere. Domekan izango da, hilak 17, San Isidro eliza ondoko plazatxoan. Goizean hasi eta eguerdira bitartean, olagarroa dastatzeko aukera egongo da "prezio onean". Iaz saltzen jarri eta gutxira agortu zela-eta, aurten 80 kilo enkargatu dituzte.

Olagarroa bultzatzeko, ardo zuria eta beltza, garagardoa eta bestelako edariak egongo dira. Eta jai batzordeko kideek aurreratu dutenez, San Isidro jaietarako poloak eta barruko arropa ere jarriko dute salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak