Bi asteko kanpusa izan arren, nahi duenarentzako bakarrik astebete apuntatzeko aukera dago. Hau da, 4tik 8ra edo 11tik 15era. Helburu nagusia areto futbola erakustea izango da. Ordutegia goizeko 10:00etatik 13:30era izango da eta nahi izanez gero, zaintza, 09:00etatik aurrera.
Kanpus honetan areto futbola lantzeaz gain haurrek elkarbizitzen ikastea da asmoa. Horretarako adin ezsberdinekoen artean hainbat jarduera egingo dira, hala nola, jolasak, irteerak, partiduak… Horrela adin txikikoek nagusiengandik ikasteko aukera izango dute. Baita talde mistoei garrantzia ematea da asmoa, neska eta mutilen artean taldeak sortuz eta talde dinamika lantzeko.
Horretaz gain, areto futboleko teknika desberdinak irakatsiko dira eta helburu nagusia haurren ongizatea izango da, eurek ondo pasa eta gozatu dezaten.
Plaza mugatuak egongo dira eta izena emateko azken eguna ekainaren 10a izango da. Kanpusean haurrei kamiseta eta egunero hamaiketakoa emango zaie.
Informazio gehiago, 634211146 / 662520359 eta mondrate@gmail.com