Poliki-poliki autoari eta zirkuituan ibiltzeari neurria hartzen hasi beharrean Arrasatekoak ez zuen astirik galdu, Trofeo Race izeneko proban, 3 klasean lasterketa irabazi zuen. Hari Jaramara lagundutako lagun-taldekoek aipatuta, asfaltoa zapaltzeaz batera itzuli bakoitzean aurrekoa baino denbora hobea egiteko kapaz izan zen –akats batzuk tartekatuta, normala den moduan– eta entrenamendu txanda irabaztea lortu zuen (1'48).
Lasterketa lehenengo postuan hasita, Purito-k ez zuen erritmoa jaitsi, nahiz eta gurpil batekin arazoak izan zituen: "Ze esango dogu ba! Niretako sekulakoa izan da, niretako berria den zirkuitu baten, eta lehenengo lasterketan, irabazi ahal izatea". Lasterketara joandako lagunei eskerrak eman, eta babesleen laguntza eskertu gura izan ditu Arrasatekoak. Hau, baina, hasi baino ez da egin.