Gogotsu egin dute kantuan Arrasateko gaztetxoek ere Kantarin

Mirari Altube Arrese 2016ko apirilaren 10a

Arrasateko neska-mutikoak Amaia Udal Antzokian elkartu dira aste bukaeran Amaia Txintxurretarekin kantuan egiteko. Ondo baino hobeto entseatutako kantuak eta dantzak oholtza gainean erakutsi dituzte.

Urduri izan dira asko saioa hasi aurretik, eta pozik guztiak bukatutakoan. Gustura jardun dute kantuan eta dantzan gurasoen eta lagunen aurrean, eta laster Goiena telebistan ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak