Harmailak beteta eta giroa bero-bero Iturripen. Gimnastak ere ondo berotu nahian akatsik ez egiteko eta minik ez hartzeko. Halaxe, hasi dute Arrasaten antolatutako Euskadiko aerobik txapelketa. Hiru talderen artean izan da norgehiagoka: Arabako Biribildu elkartea, Bizkaiko Urdaneta eta Gipuzkoako Dragoi taldea. Eta guztiek aho zabalik uzteko erakustaldia egin dute.
Adinaren eta modalitatearen araberako saioak egin dituzte, eta helburua bakarra: Valladoliden jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkatzea. Hala, bakarka jardundako bi arrasatearrak sailkatu dira: Araitz Altube eta Uxue Azkue. Eider Lasanta, Izaskun Gartzia eta Nahia Irazolak osatutako hirukotea ere sailkatu da, eta baita aerodance modalitatean jardun duen taldea ere; hona hemen kideak: Araitz Altube, Leire Ugarte, Maialen Diaz, Maialen Gallardo eta Maite Oliden. Horiek, gainera, Urdanetako eta Birilbilduko taldeen aurretik geratu dira.
Pozik jaso dituzte guztiek dominak, baina, jakinik urrez aurre lan egun gogorrak dituztela. Hori bai, ikasitako guztia erakustera eta ondo pasatzera joango direla Valladolidera jakinarazi dute.