Erakunde hori Europako Batzordeak finantzatua da eta bere rankingaren hirugarren edizioa plazaratu berri du. Sailkapen horretan, Mondragon Unibertsitateak A kalifikazioa du, guztietan altuena. Horrela, Espainiako lehenengoen artean dago mundu mailan, ezagutza-transferentziaren kategorian. Hain zuzen ere, unibertsitateek enpresekin elkarlanean egindako argitalpenak eta ikerlanak neurtzen dira kategoria horretan.
Enpresekiko lankidetza
Nazioarteko sailkapen horrek aintzat hartu du MUk enpresekin elkarlanean jardutea, ikerketa interesgarriak eta gizartean aplika daitezkeenak egiteko.
U-Multirank delako mundu mailako rankingean 90 herrialdetako 1.300 unibertsitatek eta ikastetxek parte hartzen dute, horien artean Espainiako 67 unibertsitatek. Sailkapen horrek unibertsitate bakoitza gailentzen den bikaintasun-arloa erakusten du eta bere webgunean unibertsitateen arteko konparazio interaktiboa egiten da, ikasleei unibertsitatea aukeratzen laguntzeko.