Krisiak euskal enpresengan izan duen eraginaren gaineko jardunaldian parte hartuko dute Olanok eta Sotilek eguenean

Leire Kortabarria 2016ko api. 6a, 17:57

Markel Olano eta Javier Sotil, artxiboko irudi baten.

Mondragoneko BACek antolatuta, krisi ekonomikoak euskal enpresen kudeaketan eta gobernantzan izan duen eraginaren eta lehiakortasun egoera berrietara egokitzea ziurtatzeko behar duten eraldaketaren inguruan hausnartzeko jardunaldia izango da bihar, eguena, Garaia Berrikuntza Gunean. Ahaldun nagusi Markel Olanok irekiko du eta, besteak beste, Mondragon Korporazioko presidente Javier Sotilek egingo du berba.

Hizlari-sorta zabala bilduko du jardunaldiak, enpresa-eraldaketa honek izan ditzakeen dimentsio anitzak ikuspuntuetatik aztertzeko asmoz. Horrela, honako hau izango da euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldi honen programa:

•    Jardunaldiaren irekiera, Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanoren eskutik.
 •    Javier Sotil, Mondragon Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria: Enpresen eraldaketaren inguruko hausnarketa Mondragonen ikuspuntutik.
 •    Igor Ortega, Lanki Lankidetza Ikertegiko ikertzailea, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegia: Mondragon-go kooperatibagintzaren erronkak eta zalantzak.
•    Bart Kamp, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuan nazioartekotzearen eta zerbitzuen alorreko ikertzaile nagusia: Euskal enpresa industrialaren bilakaera lehiakorrari zuzendutako estrategiak.
 •    Mikel Orobengoa, Isea Koop.E.-ko zuzendari nagusia: Copernico, “eskubietako enpresa” deiturikoaren paradigman oinarritutako kudeaketarako erreferentzia eredua.
 •José Luis Madinagoitia, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen kidea: Enpresa eredu berri baterantz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak