Oharrean azaldu dutenez, konturatu dira "azkenaldian diru kantitate txikiak" ostu dizkietela baina azken lapurreta hori "gehiegizkoa" dela diote: "Egunez egun bertan lanean jarduten dugun eragile eta norbanakoon lana eta ilusioa zapuzteko asmo argiarekin burututako ekintza bezala ulertzen dugu".
Zapatuan, hilak 9, AGAKO Eguna ospatuko dutela-eta, argi utzi nahi izan dute "ospakizun egun soil bat baino gehiago" izango dela: "Proiektu eraldatzaile baten aldeko aldarria izango da nagusi. Aldi berean, gure etsaiei mezu zuzena luzatu nahi diegu; haginak erakusten eta indarrez altxatzen jarraituko dugu eraso bakoitzaren aurrean".