Halaxe partekatzen du Jose Ramon Mendizabalek joan den mendeko ofizioetako baten gaineko oroitzapena Josemari Velez de Mendizabal historiagilearekin, askok entzunda ere ez zuten lanbidearen gainekoa, alegia.
Udan eta neguan, etxez etxe
"Mariaz gain eta lantegi berdintsuarekin, Kondekozubin bizi ziren Kamiñeritak izenordeko ahizpak ere etxez etxe ibiltzen ziren, uda eta negu gorrian. Arrasateko garbitoki publikoak martxan egon ziren, iragan mendeko hirurogeietara arte. Zenbat ordu eman ditugu gure adinekook garbitokietan jolasten!", bukatzen du kontakizuna Velez de Mendizabal historiagileak 1949an jaiotakoen blogean.