Arrasateko Udaletik emandako informazioaren arabera, Udaltzaingoan dei bat jaso zuten Arrasateko San Andres auzotik esanez gizonezko bat emakume bat jotzen eta autotik biolentziarekin atera nahian zebilela. 03:30ak ziren. Udaltzainak berehala bertaratu, ustezko erasotzailea atxilotu eta Arrasateko Udaltzaingora eraman zuten, harik eta Ertzaintzak Bergarako polizia-etxeko kalabozora eraman arte.
Epaiketa bizkorra egin zioten ustezko erasotzaileari eta epaileak 150 euroko isuna eta urte eta erdiko urruntze agindua ezarri dizkio.
Emakumeak ez ditu zauri larririk; era berean, Arrasateko Emakume Txokoak halako kasuetarako dituen zerbitzuak emakumearen eskura jarriko ditu berak horrela nahi badu.