Saioak kiroldegiko abonatuendako dira, doan. Baldintza bakarra da aurrez izena ematea da eta zabalik dago horretarako aukera: interesatuek kiroldegiko harreran galdetu eta eguna eta ordua aukeratzearekin nahikoa izango da. 30 minutu inguruko saioak izango dira eta Beñat Barberena gimnasioko aholkulari arrasatearra izango da saio horiek gidatuko dituena.
Honako egun eta ordutegi hauetan izango dira hil honetako saioak
-Apirilak 6: 16:30ean eta 18:30ean.
-Apirilak 11: 17:00etan eta 19:00etan.
-Apirilak 14: 09:30ean eta 12:00etan.