Pop akustikoarekin, hasi da apirileko Kooltur-en hileko egitarau zabala. Ain_1 (Arrasate) eta Mor More (Zarautz) taldeek jo zuten atzo gauean. Gitarrak eta melodia eztiak protagonista, etxekoek itzulera baterako gogoak piztu zituzten eta bisitariek iaz kaleratutako diskoa aurkeztu zuten, biek ala biek, giro ezin epelagoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.