Erlaitzetik zatiak erori eta suhiltzaileak Arrasateko Otalora kalean

Julen Iriondo 2016ko apirilaren 2a

Otalora kalea zenbait denboraz itxi egin du Udaltzaingoak zirkulaziorako, eta oinezkoentzat ingurua mugatu ere bai. Otalora kaleko etxe baten erlaitzetik zatiak erori dira, eta badaezpadako neurri gisa bertaratu dira suhiltzaileak, arrisku gehiago ba ote zen egiaztatzeko. Egoera aztertuta, normaltasunera itzuli da dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak