Orkatilako eta belauneko lesioak nola ekidin eta baita erorikoak saihesten ere, eta hauek gertatuz gero hobeto erreakzionatzeko gorputza nola hezi behar den azalduko du gimnasioko aholkulariak, 30 minutuko hiru saiotan.
Saioak abonatuentzako dira eta doan dira. Baldintza bakarra aurrez izena ematea da eta zabalik dago horretarako aukera. Horretarako, Kiroldegiko harreran galdetu eta eguna eta ordua aukeratzearekin nahikoa izango da.
Egutegi eta ordutegiari dagokionez, honako hau izango da:
- Apirilak 6: 16:30ean eta 18:30ean emango dira klaseak.
- Apirilak 11: 17:00etan eta 19:00etan.
- Apirilak 14: 09:30ean eta 12:00etan.